2009/12/26

Alfabetizazio Digitala

Iruzkin hau egiteko, aldez aurretik bi bideo ikusi ditut, Multimedia Literacy Digital Story eta Lara Tiscar-ena.
Bideoak oso ezberdinak izan arren, biak gai berberaren inguruan hitz egiten dute, alfabetizazio digitalaz.
Lehenengoan, alfabetizazio digitala eta teknologia berrien ondorioz, hezkuntza arloan ematen ari diren edo emango diren aldaketak azaltzen dira. Bideoa ikusi eta gero, konturatu ahal gara, teknologia berriak, hainbeste garatu baino lehen, haurrek amesten edo buruan zeukaten guztia ezin zutela errealitatera eraman, baina orain alfabetizazio digitalari esker, amezteko egiteko hori desagertu eta errealitate bihur daiteke.

Bigarrenean berriz, alfabetizazio digitalaren inguruan hitz egiten bada ere, oraingo honetan, ikuspegi kritiko bat erabiltzen da kontzeptu honen inguruan hitz egiteko. Tiscar Larak aipatzen du nolako garrantzia duen irakurketa eta idazketa digitalak, baina argi uzten du, alfabetizazio digitalak nahiz eta garrantzia handia eduki, kontuz izan behar dugula mundu horrekin, ez dakigulako sarearen beste aldean nork dagoen.
Honetaz gain, niretzat aipatzen duen beste ideia garrantzitsu bat zera da; kritikoak izan behar garela sarean zertxobait bilatzerakoan, irakurtzerakoan edota erabiltzerakoan.

Bi bideoak ikusi eta gero, argi dago teknologia berrietan alfabetizatu beharra dagoela.

2009/11/14

Blogak hezkuntzan?

Irakasleak eman dizkigun blog batzuen helbideak ikusi ondoren, eskolan oso baliagarriak direla uste dut. Alde batetik, IKT en erabilera sustatzen delako eta bestetik, jakin-mina sustatuz, ikasleen autonomia indartzen delako.

Gaur egun, eskola gehienetako helburu bat internet eta teknologia berrien erabilpena gero eta gehiago sustatzea da. Hori dela eta, azken bolada honetan hezkuntzan eman den azkeneko pausua blog komunitatea sortzea izan da. Komunitate berri hau, irakaskuntzaren edozein etapetan erabili ahal da.
Jende askok pentsatu ahal du blogek haur hezkuntzan ez dutela erabilirik, baina jende hori oso okertuta dago. Irakaskuntzaren etapa honetan, blogak sortzearen helburuak askok izan ahal dira, besteak beste, haur hezkuntzan web 2.0ren tresnak aplikatzea, gurasoekin komunikabidea mantentzeko era berri bat ezartzea, eta internet eta bertan aurki daitezkeen baliabideak lan-tresna bezala identifikatzea.
Argi dago, webgune hauetan haur hezkuntzako haurrek hekuntza idatziari dagokionez, ezin dutela gauza handirik egin, oraindik oso txikiak direlako. Baina blogak ez dira bakarrik gauzak idazteko edo publikatzeko, bertan haurrek ere beste gauzak egin ahal dituzte adibidez, irakasleak igotako bideoak eta argazkiak ikusi, abestiak entzun...
Azken finean, argi dago, nahiz eta haur txikiak izan, blogak oso erabilgarriak izan ahal direla irakaskutzaren etapa honetan.

2009/11/09

Testu birsartua


Egun zaila da teknologia berriekin topo ez egitea, batez ere hezkuntza arloko esparruetan. Hau egia da baita haur hezkuntzan ere.
Egia esan, teknologia berriak eta ordenagailuak erabiltzea ez da moda kontua. Irakas-praktikak erakutsi digu panazea izan gabe ere, bitarteko erabilgarriak direla zenbait unetan eta zenbait helburutarako.
Akaso hortxe dago gakoa; hau da, jakitea noiz eta nola erabilgarriak eta egokiak suertatzen diren teknika didaktiko berri hauek. Xede honetarako zer hobe besteen esperientzietan oinarritzea baino?
Hartara liburu hau aurkeztu gura dizuet, hain zuzen esperientzia praktikotik abiatu den liburua eta iradokizun eta aholku dezente dakartza, betiere, astun izan gabe eta predikamendu teoriko luzerik gabe.
Ideia berrien bila bazabiltza, hortxe dituzu ideia freskoak.






2009/11/07

Prometeus: The media revolution

Etorkizunari begira egindako bideo honetan, 2050. urterako zer egongo den iragartzen digu. Bertan, edukiko dugun “mundu berria” deskribatzen da, gure etorkizun hurbilean egon litekeen mundu imajinario bat, horren ezaugarriak, jatorria eta garapena azalduz.


Ez dakit etorkizun hori oraingoa baino hobeagoa edo txarragoa izango den, baina bideoa ikusi ondoren argi dago oso desberdina izango dela. Gizartearen funtzionamendua erabat aldatuko da, gaur egun eskura ditugun hedabideak(telebista, irratia, egunkariak …) desagertu egingo dira, interneteko mundu birtualean gauza guztiak aurkituz.

Bideo honek, etorkizun hurbileko gizartearen ezaugarriez hausnartzera bultzatzen du. Nora eramango gaitu garapen ikaragarri honek? Dena onurak dira ala kalteak ere eragin litzakete? Galdera hauek bideoa ikusi ondoren sortzen direnetako batzuk dira. Hauen erantzun zuzenak zeintzuk diren ez dakit, baina argi dakidana da, garapen hori guztiz kezkagarria izango dela. Adibidez, dena interneten aurkituz gero, egunero ez dugu zertan kalera atera behar, interneten nahi dugun guztia egiteko aukera izango dugulako. Hori dela eta, pertsonak gero eta bakartiagoak bihurtuko dira, ordenagailuak beraien bizitzaren oinarrizko elementuan bihurtuko direlako.

Garapen hau ematen bada, argi dago irakasleak izango garenenean, haurrak prestatu behar ditugula. Beraiek ere jakin behar dute ordenagailuek eskaintzen dituzten aukera guztiak erabiltzen.



2009/10/29

Informazioaren Gizartea

Gaur egun, bilakaera bat gertatzen ari da industri gizartetik informazioaren eta ezagupenaren gizarterantz, Informazioaren eta Komunikazoen Teknologia modernoei esker. Baina, ba al dakigu zehazki, zer den informazioaren gizartea?
Irakurri dudan artxiboan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deitu izan zaio Informazioaren Gizartea.
Baina, esanahi hau ez da nahikoa informazioaren gizartearen kontzeptua guztiz ulertzeko eta barneratzeko. Beraz, gai honen inguruan gehiago jakiteko, txosten batean ikusi dudan informazioa oso baliagarria dela iruditu zait. Txosten hau irakurri eta gero, konturatuko zara informazioa, gizarte honetan,garapen ekonomikorako, ezinbesteko eta garrantzia handia duen osagai estrategikoa bihurtu dela.
Amaitzeko, argi dago Informazioaren eta Komunikazioaren Gizartearen oinarria pertsonak eta horiek informazioa igortzeko eta ezagupenak sortzeko (garaturiko teknologia berrien bitartez)duten gaitasuna dira.
Zer egingo genuke informazioaren gizartea aurrera joango ez balitz?

Gai honi buruz, gehiago jakin nahi baduzue bideo hau ikustea gomendatzen dizuet.

2009/10/26

Estekak sartzen

Hemen estekak edo link edo hipervinculo bat sartuko dugu. Horretarako, joango gara helbide honetara eta bideo hau ikusiko dugu.

Bideoa sartzen

Espazio honetan bideo bat sartuko dugu aproba moduan, ikusi.

2009/10/19

Tim O’Reilly

Tim O'Reilly, 1954. urtean Cork-en (Irlandan) jaio zen. O’Reilly Mediako fundatzaile eta CEO, munduko informatika-liburuen editore hobetzat hartzen dute. Software librearen eta estandar irekien eta jabetza intelektualeko legeen erabilera egokienen defendatzaile ekintzailea da. Berari atxikitzen zaio “Web 2.0” kontzeptuaren egiletasuna.
Interneten gertatzen ari diren azken aldaketen erreferente nagusietako bat da Tim. Bere “The O’Reilly Radar” weblog gehien erabiltzen direnen artean dago teknologiaren azken joerak eta ideia berriak aurkitzeko.
1993an interneteko lehenengo portala sortu zuen, Global Network Navigator eta 2000. urtean Safari Books Online sortu zuen, hau interneten liburuak saltzeko lehen lekua izan zen.
Tim O’Reilly dagoeneko Web 2.0 kontzeptua sortu zuen 2004. urtean Interneteko bigarren belaunaldi bati buruz hitz egiteko.

2009/10/18

Web 2.0 bideoaren iruzkina



BIDEOARI BURUZKO IRUZKINA

Bideo honetan teknologiak azken urteotan izan dituen aurrerapausuak oso argi ikus ditzakegu.

Orain dela urte batzuk web 1.0 zela eta, guk ezin genuen gauza handirik egin internetaren munduan, honen kudeatzaile bakarrak webmasterrak zirelako.Orain berriz, web 2.0 sortu zenetik gauzak asko aldatu egin dira . Web berri honi esker edozeinek informazioa bere ikuspuntutik publikatzeko aukera du, baita besteek sortutakoa komentatu edo eztabaidatzeko ere. Beraz, bakoitzak dituen komentarioak,iritziak, argazkiak, bideoak...publikatu eta igotzeko aukera du. Azken finean gu geu gara web 2.0.

Baina nahiz eta tresna baliagarria izan ere baditu bere arriskuak, guk igotzen edo publikatzen dugun guztia edornork ikusi dezakeelako. Horregatik, kontuz handiarekin ibili behar dugu webguneetan egiten dugunarekin.

2009/10/05

Sarrera eta bideo proba

Kaixo guztioi!!

Blog honetan hezkuntzari aplikaturiko teknologi berrien ikasgaian egingo ditugun lan guztiak zuen eskura izango dituzue.

Hasteko bideo proba bat egingo dut.