2009/11/14

Blogak hezkuntzan?

Irakasleak eman dizkigun blog batzuen helbideak ikusi ondoren, eskolan oso baliagarriak direla uste dut. Alde batetik, IKT en erabilera sustatzen delako eta bestetik, jakin-mina sustatuz, ikasleen autonomia indartzen delako.

Gaur egun, eskola gehienetako helburu bat internet eta teknologia berrien erabilpena gero eta gehiago sustatzea da. Hori dela eta, azken bolada honetan hezkuntzan eman den azkeneko pausua blog komunitatea sortzea izan da. Komunitate berri hau, irakaskuntzaren edozein etapetan erabili ahal da.
Jende askok pentsatu ahal du blogek haur hezkuntzan ez dutela erabilirik, baina jende hori oso okertuta dago. Irakaskuntzaren etapa honetan, blogak sortzearen helburuak askok izan ahal dira, besteak beste, haur hezkuntzan web 2.0ren tresnak aplikatzea, gurasoekin komunikabidea mantentzeko era berri bat ezartzea, eta internet eta bertan aurki daitezkeen baliabideak lan-tresna bezala identifikatzea.
Argi dago, webgune hauetan haur hezkuntzako haurrek hekuntza idatziari dagokionez, ezin dutela gauza handirik egin, oraindik oso txikiak direlako. Baina blogak ez dira bakarrik gauzak idazteko edo publikatzeko, bertan haurrek ere beste gauzak egin ahal dituzte adibidez, irakasleak igotako bideoak eta argazkiak ikusi, abestiak entzun...
Azken finean, argi dago, nahiz eta haur txikiak izan, blogak oso erabilgarriak izan ahal direla irakaskutzaren etapa honetan.

2009/11/09

Testu birsartua


Egun zaila da teknologia berriekin topo ez egitea, batez ere hezkuntza arloko esparruetan. Hau egia da baita haur hezkuntzan ere.
Egia esan, teknologia berriak eta ordenagailuak erabiltzea ez da moda kontua. Irakas-praktikak erakutsi digu panazea izan gabe ere, bitarteko erabilgarriak direla zenbait unetan eta zenbait helburutarako.
Akaso hortxe dago gakoa; hau da, jakitea noiz eta nola erabilgarriak eta egokiak suertatzen diren teknika didaktiko berri hauek. Xede honetarako zer hobe besteen esperientzietan oinarritzea baino?
Hartara liburu hau aurkeztu gura dizuet, hain zuzen esperientzia praktikotik abiatu den liburua eta iradokizun eta aholku dezente dakartza, betiere, astun izan gabe eta predikamendu teoriko luzerik gabe.
Ideia berrien bila bazabiltza, hortxe dituzu ideia freskoak.






2009/11/07

Prometeus: The media revolution

Etorkizunari begira egindako bideo honetan, 2050. urterako zer egongo den iragartzen digu. Bertan, edukiko dugun “mundu berria” deskribatzen da, gure etorkizun hurbilean egon litekeen mundu imajinario bat, horren ezaugarriak, jatorria eta garapena azalduz.


Ez dakit etorkizun hori oraingoa baino hobeagoa edo txarragoa izango den, baina bideoa ikusi ondoren argi dago oso desberdina izango dela. Gizartearen funtzionamendua erabat aldatuko da, gaur egun eskura ditugun hedabideak(telebista, irratia, egunkariak …) desagertu egingo dira, interneteko mundu birtualean gauza guztiak aurkituz.

Bideo honek, etorkizun hurbileko gizartearen ezaugarriez hausnartzera bultzatzen du. Nora eramango gaitu garapen ikaragarri honek? Dena onurak dira ala kalteak ere eragin litzakete? Galdera hauek bideoa ikusi ondoren sortzen direnetako batzuk dira. Hauen erantzun zuzenak zeintzuk diren ez dakit, baina argi dakidana da, garapen hori guztiz kezkagarria izango dela. Adibidez, dena interneten aurkituz gero, egunero ez dugu zertan kalera atera behar, interneten nahi dugun guztia egiteko aukera izango dugulako. Hori dela eta, pertsonak gero eta bakartiagoak bihurtuko dira, ordenagailuak beraien bizitzaren oinarrizko elementuan bihurtuko direlako.

Garapen hau ematen bada, argi dago irakasleak izango garenenean, haurrak prestatu behar ditugula. Beraiek ere jakin behar dute ordenagailuek eskaintzen dituzten aukera guztiak erabiltzen.